Espainiako taldera iristearekin batera, goitik behera aldatuko da Olympiaren bizitza: urrun ditu familia, Ortzi eta lagunak. Gainera, begitan hartu du, antza denez, taldeko beteranoetako batek, eta berak ezin du janaria burutik kendu, baskulak menderatzen duen inguru batean bizi bada ere (edo, akaso, hor bizi delako). Panorama beltza du. Zorionez, adiskide eta ilusio berriak agertuko dira, eta, nola ez, gimnasia, jo eta ke.